24
Ibilitakoa eta airearen kulturaren ertzak kartografiatu
24
23
22
Cabredo
Andrea Ganuza & KARMELE OTEROS
Faltzes
Itsaso Iribarren & Germán de la Riva
21
Murillo el Fruto
Ana Maestrojuán
20
Beire
Maite Redondo & Luca Rullo
Lizoainibar / Arriasgoiti
Cabezafuego
Mendaza / Berrotza
La Comunidad
Tulebras / Barillas
Cabeza de artista
Zare
Sancho Rodríguez & Fermín Díez de Ulzurrun
19
Auritz
Teresa Sabaté & Virginia Santos
Cabanillas
Irati FG & Nerea Aguado
18
Eslaba
Félix Zaratiegi & Javier Reyes
Eugi
Broken Brothers Brass Band
Iguzkitza / Azketa
Martín Etxauri
Orbaibar
Azken Muga & Alkora & Alex Duró
Otazu upeltegia
Carlos Ollo & José Luis Ruiz
Sartaguda
Xabier Erkizia & Luca Rullo (Audiolab)
17
Abartzuza / Errezu
Yarleku & Aukeran dantza konpainia
Fontellas
Ismael Loperena & Carmen Puerta
Orbaitzeta
Maite Itóiz & Jhon Kelly & Nicolás Alba
Sesma
Marijose Rekalde & Pascal Janín & Carlos Fontales
Untzitibar
Pirinioaurrea
Oihane Mcguinness
Proiektu honen xedea da Untzitibarko herrietako biztanleen arteko kohesioa lortzea. Untzitibar zortzi herrik osatzen dute, eta horietako bat hutsik dago. Herrien arteko topaketa egiteko eta trukerako aukerak sortu. Ibiltzea eta ibilaldiak ohiko lotura dira ibarrean. Ibarreko mapa ibilian-ibilian egin da, baina mapa bat osatzea da asmoa, non lurraldeari lotutako esperientziak eta “herri-kulturaren” edo “airearen kulturaren” hainbat alderdi biltzen saiatuko garen, ohikoa ez den kartografia osatze aldera.
Lehenik eta behin, hainbat topaketa antolatuko dira, eta, horietan, auzokideek beren eguneroko elementuak eta memoria partekatuko dituzte; besteak beste, hitzak, esaerak, errezetak, oroitzapenak, esperientzia komunak eta lekuak. Topaketa horiek informazioa jasotzeko eta euskarri komun batean biltzeko balioko dute, ibarraren mapa desberdin bat osatuz; horretan, espazioak adieraziko dira eta orainean aipatzen diren gai horiei lekua emanen zaie. Horretarako, hainbat materialekin lan eginen da, eta esplorazio-fasean gaurgero agertu diren elementuak biltzeko modu desberdinak bilatuko dira: hitza, marrazkia, argazkiak… baita asmatutakoa ere.
Azkenik, esperientzia partekatzeko, topaketa bat eginen da leku komun batean. Topaketa horretan mapak partekatuko dira eta bildutako materiala trukatuko da. Proiektu honen xedea ez da soilik memoria moduko bat eta bailararen bilakaera kolektiboa biltzea eta partekatzea, biztanleek partekatu ahal izateko espazioak sortzea ere bada.