24
23
22
Cabredo
Andrea Ganuza & KARMELE OTEROS
Faltzes
Itsaso Iribarren & Germán de la Riva
21
Murillo el Fruto
Ana Maestrojuán
20
Beire
Maite Redondo & Luca Rullo
Lizoainibar / Arriasgoiti
Cabezafuego
Mendaza / Berrotza
La Comunidad
Tulebras / Barillas
Cabeza de artista
Zare
Sancho Rodríguez & Fermín Díez de Ulzurrun
19
Auritz
Teresa Sabaté & Virginia Santos
Cabanillas
Irati FG & Nerea Aguado
18
Eslaba
Félix Zaratiegi & Javier Reyes
Eugi
Broken Brothers Brass Band
Iguzkitza / Azketa
Martín Etxauri
Orbaibar
Azken Muga & Alkora & Alex Duró
Otazu upeltegia
Carlos Ollo & José Luis Ruiz
Sartaguda
Xabier Erkizia & Luca Rullo (Audiolab)
17
Abartzuza / Errezu
Yarleku & Aukeran dantza konpainia
Fontellas
Ismael Loperena & Carmen Puerta
Orbaitzeta
Maite Itóiz & Jhon Kelly & Nicolás Alba
Sesma
Marijose Rekalde & Pascal Janín & Carlos Fontales
Uztarroze
Pirinioa
Marina Lameiro
laburpena
Uda honetan Uztarrozera gonbidatu ninduten. Ni iritsi arte, 3 film filmatu zituzten han: bi fikzio, zinemarako, eta dokumental bat, Japoniako telebistarako, 1980ko hamarkadan; azken horretarako, taldeak urtebete eman zuen herrian. Ikertu eta herriko pertsonekin hitz egin ondoren, film kolektibo bat egitea proposatu nien, non biztanleek erabakiko baitzuten nola irudikatu beren burua eta nola irudikatu Uztarroze. Haiek berek hartuko lukete kamera eta soinua, eta beren filma zuzendu.
Nire zeregina bideratzaile gisa pentsatu nuen, baina errealitatea ez zen hain utopikoa izan, eta hasieran uste baino gehiago parte hartu behar izan nuen proiektuan. Harremana erabat horizontala izatea gustatuko litzaidakeen, baina moderatzaile-lanak egin behar izan nituen batzarretan, filmaren edukia eta gidoia erabakitzeko. Zuberrieta elkarteko nesken laguntza funtsezkoa izan zen jendea parte hartzera bultzatzeko. Emaitza oso positiboa izan zen, ahots guztiak entzun ziren eta denen artean adostu genuen zer filmatuko zen udan.
Filmaketa kolektiboki egin zen. Herriko jende asko animatu zen kamera eta mikrofonoa hartzera, batzarretan erabakitakoa erregistratzeko. Sekuentzia batzuetan ekipamendua eskuz esku aldatuz zihoan, eta beste batzuetan, aldiz, pertsona bakar batek egiten zuen lan bakoitza; baina erabaki guztiak kolektiboki hartu ziren, eta jende askok lagundu zuen bai kameraren atzean, bai aurrean. Muntaketa ere modu parte-hartzailean egin da, eta prozesua ireki eta muntaketa-batzarrean parte hartu duten pertsonen ideiak sartu dira.