Sesma
Sesma
ESPARTZUA: PARTEKATUTAKO KULTURA Espartzua
Hirugarren urtez, Sesmak bat egingo du Landarte programarekin, espartzuaren tradizioarekin jarraitzeko

Aurten, hirugarren edizioa da ondoz ondoz Sesmako udalerriak Landarte programarekin bat egiten duela, espartzuarekin duen esperientzia artistikoarekin jarraitzeko. Berriz ere, Mari Jose Recalde artistak plastikoak gidatuko ditu, baina, oraingo honetan, Albaceteko Corro Espartero taldeak ere parte hartuko du proiektuan.  Landarte 2019 programa honetan, parte hartzen duten bizilagunek bukatu egingo dute iaz eguzkitakoen gainean hasitako proiektua. Horrez aparte, etorkin marokoarrak herrian integratzean izandako ibilbidea islatzen duten pieza txikiak diseinatu eta egingo dituzte.

Urtero, herriko kuadrilla guztiak bertaratzen dira Altzuzako erromeriara, eta Landarte programaren 2018ko edizioan, Sesmak espartzuzko eguzkitakoak sortu zituen, erromeria horretan diseinu-azaltzat erabiltzeko. Lan horrekin aurrera jarraituko dute aurten. Aurretiaz, Landarte programaren lehen edizioan (2017an), herriko bizilagunek eta aipatutako artistak La Espartina sortu zuten, mende askotan zehar udalerrian espartzua landu duten emakumeei omenaldia egiten dien eskultura, alegia.

Espartzuzko artisau-lanen tradizioa berreskuratzeko proiektu horretan, Nafarroako Gobernuaren Museo Zerbitzuak ere parte hartzen du.

Egitasmoa aurrera eramateko, bi astetan zehar, Mari Jose Recaldek espartzua txirikordatzearen artea irakatsiko die gaian ezjakin direnei, eta lana ondo ezagutzen dutenak gidatuko ditu. Izan ere, landare hori izan bizimodua ateratzeko baliabide Sesmako familia askorentzat. Hain zuzen, herria ogibide horretara lotuta dago XIX. mendeaz geroztik behintzat, une horretatik aurrera baitaude jasota jarduera horren gaineko testingantzak. Bertako biztanleek 6 urterekin ikasten zuten ogibidea. Orain, apirilean egiten den azoka handi baten bidez ekartzen dute gogora.

Mari José Recalde

Nafar eskultore eta margolari garaikide hau Iruñean jaio zen, 1964an. Haren jaioterriko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen, eta 1990an, Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1987an, Arte Plastikoen Nafarroako Lehiaketan lehen saria lortu zuen, margoaren eremuan. Orduz geroztik, hainbat sari lortu ditu.

Banakako erakusketen artean, nabarmentzekoak dira: Viaje al conocimiento Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Siempre que hay Alegría Nafarroako Museoan eta El lado dulce de la vida Arteko galeria donostiarrean. Haren lan-ibilbidean zehar, 50 erakusketa kolektibo baino gehiagotan parte hartu du. Gainera, haren lanak Nafarroako Kutxaren, Espainiako Kutxaren, CIEC Fundazioaren, Nafarroako Museoaren, Iruñeko Udalaren eta Gueñesko Udalaren bildumetan ikusgai daude.

http://www.948merkatua.com/es/agenda-de-actividades/2017-11-16/espectaculos/marijose-recalde