Eslava
Eslava
KORRONTXOS Eskultura
Eslabak Landarten berriz hartuko du parte bertako Pasealeku Megalitikoa proiektua amaitzeko

Landartek, Nafarroako Gobernuaren arte eta landa esparruko programa, hirugarren edizio honetan ere Eslaba herriko eta bertako Felix Zaratieguiren parte-hartzea jasoko du. Oraingo honetan eraikiko dute Pasealeku Megalitikoa izeneko proiektu zabalago baten seigarren eta azken gunea. Iaz, bosgarrena eraiki zuten, Ibiltaria, hainbat metro altueradun harrizko erraldoi bat eta aurten, Korrontxo obra eraikiko dute, alegia: harrespilen historiaurre funtsean  oinarritutako eta bertako berezko ohiturak adierazten dituen monumentu bat.

Korrontxo hitzak esanahi desberdinak ditu. Alde batetik, historiaurreko erreferentzia aurkitu dezakegu, hots: harrespil izeneko menhir zirkuluak dira. Ugariak dira, adibidez, Urbasa mendilerroan. Bestalde, Korrontxo hitzak (edo corroncho) bi esanahi ditu Eslaba zonaldean. Bat; mahatsak garraiatzeko erabiltzen ziren ontzien listoiak eusten zituzten metalezko eta umeek alanbre zorrotz batekin biratuz jolasteko erabiltzen zituzten uztaiak.  

Eta bestea, dantza joko bati dagokio, non umeak zirkulutan biratzen ziren, eskutik helduta. Bere helduentzako bertsioa Eslaban sarritan praktikatzen zen, igande arratsaldetan, udaberrian eta udan, aurreko mendeko 60-70eko hamarkadetan antolatzen zen dantza batean, txistu izenarekin ezagutzen genuena.

Proiektuarekin, elementu hauek hiru zirkulu zentrokidez osatutako eraikuntza batean barne sartu nahi dira. Kanpo zirkulua, 4’80 metro diametroarekin eta harrizkoa, horma baxu batek osatuta egongo da, eserleku gisa erabili ahal izateko, hiru ebakiekin, barneko bi zirkuluei bide emateko. Erdiko zirkulua, 3’80 metro diametroarekin, lauzez eraikita. Eta azkenik, barne zirkulua, 2’80 metro diametroarekin, bost harri bertikalez osatuta egongo da, zeinek zirkuluan dantza egiten ari direnen siluetak irudikatuko dituzten.

Lan honekin, artistak hutsak zonaldeko aspaldiko biztanleen utzitako aztarna irudikatzea nahi du, eta baita “hustutako herria” ere, gaur egungo garaietan, etengabe galtzen ari den biztanleei erreferentzia eginez.

“Pasealeku Megalitikoa” proiektuaren ideia orokorra bertan bizi izan direnek luzerako utzi dituzten aztarnetan oinarritu da, brontze arotik, non Santa Criz erromako aztarnategi nagusitzen den. Eta bestalde, Eslaban, azken 50 urteetan, emandako aldaketa handiak, beste hainbat lekutan bezala (mendian lan egiteko era, bizitza estiloa, biztanle galera nabarmena, etab.). Eta bere helburu praktikoa, herria apaintzeaz gain, hura dinamizatzen laguntzea da, baita ingurua ere, turismoaren bidez.

Tailerrak eta amaierako ekitaldia

Programa bi tailer kolektiborekin osatuko da. Lehenengoa auzolanean oinarrituko da eta 15 metro luzera duen horma bat eraikitzean datza, diametro hazgarridun 5 zirkulu biribilekin apainduta, hormaren altuera hazgarriarekin batera. Azken honen lurra maldan kokatuko da.

Bigarren tailerrean, haurrek zein helduek frontoia apainduko dute argidun girlandek osatutako zeru batekin lazto oinarri baten gainean, alanbre egitura baten inguruan, astro desberdinen itxurarekin, besteak beste: ilargia, kometak, izarrak, etab. Lurrean, sua piztuko dute eta haren inguruan borobil desberdineko koreografia bat egingo dute, zirkulu zentrokidetan dantza eginez, erritual pagano-historiaurre-magikoaren moduan, historiaurreko gizakiek egiten omen zituztenak gogora ekarriz.

Proiektua Landarte 2019 programaren barruan aurkezteko amaierako ekitaldian, inaugurazioaren ondoren, argi publikoak itzaliko dira eta jendeak, mozorratuta, kalejirak dantzatuko ditu txaranga batekin, frontoiaraino, non koreografian parte hartuko duen. Ondoren, egindako jarduera guztien making of bideoa erakutsiko da eta Eslabako Lagunak elkarteak janaria eta edaria eskainiko die bertaratutakoei.

Félix Zaratiegui

Eslaban jaio zen 1953. urtean. Mendian lan egin zuen 18 urte arte eta ondoren familiarekin Iruñera joan zen. Bertan, metalurgiko eta sindikatuen buruzagi izan zen.

 

26 urterekin atzerrira joan zen, lehendabizi Ingalaterrara eta ondoren Nikaragua eta Mexikora. Azkenik Parisen geratu zen, non gaur egun bizi den. Ingeles filologiako beranduko ikasketak egin zituen eta 25 urte daramatza gaztelerako irakasle gisa, Sorbona unibertsitatean.  

 

Artea maite duen artista ez profesional honek, batez ere, harria lantzea atseginn du, eta gure gizarteak aldakortasunarekiko, berehalakotasunarekiko eta epe laburrekiko duen joerak interpelatuta, ikusleari gogoeta eta begirada eskaintzen saiatzen da, denboran zeharreko ikuspegi luzez.