MEMORIA MUGIMENDUAN Arte eszenikoak, dantza garaikidea
Landartek dantza garaikidea eramango du Biurrunera

Fueradeleje Nafarroako dantza-konpainia profesionalak dantzaren sustapen, hezkuntza eta partaidetzarako proiektu berria zuzendu du: Memoria mugimenduan. Proiektu bakoitza benetako eta desberdin bihurtzen duen nortasun ezagun hori eman dio. Deialdi irekia egin da dantza garaikidea ospatu nahi duen ororentzat.

 

Biurrungo herritarrek antzeztuko duten Memoria mugimenduan obrak ezin hobeto uztartzen ditu dantza garaikidea, eszenografia eta partaidetza. Bizilagunek egindako eszena-aukeraketa proiektuaren partaidetzarako bokazioari, boluntarioen ezaugarri teknikoei eta ikusleen ulergarritasunari egokituko zaizkio. Ikusleek trama osoa zailtasunik gabe jarraitu ahal izango dute.

Fueradeleje eta Marisa Serrano

2008an, Marisa Vera, Iñaki Fortún eta Virginia Oroz dantzariek Nafarroan lan-ibilbideari ekiteko apustu eginez, Fueradeleje sortu zuten. Enpresa honetan beren ikuskizunak produzitu eta dantza garaikidea eta autonomia-erkidegoan sustapena uztartu ahal izan dituzte, xede izanik hizkuntza garaikidearen bidez dantza zabaltzea eta dinamizatzea, Nafarroan dantzaren etorkizuna bermatzea eta mugimendu sortzaile eta kulturala izateko bokazioari eustea.

 

Fueradeleje Creación: berezko produkzioak.

Ekitaldiak sortzea, diseinatzea eta haietan parte hartzea.

Fueradeleje Difusión: dantza garaikideko ikastaroak. Mugimendu sortzailea. Pilates. Dantza klasikoa. Inprobisazioa. Contact. Haurren sormena bideratzeko mugimendu-tailerrak.

Fueradeleje Gestión: dantza-talde eta -konpainia profesionalekin kolaboratzea. Dantza-ikastaro trinkoak eduki berritzaileekin.

 

Weba, sare sozialak

http://www.fueradeleje.com/