ENTZUMENAREN BIDEZ ERAIKITZEA Soinua
Entzumenaren bidez eraikitzea da Landartek Sartagudarako duen proiektua

2018ko Landartek, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren arte eta landatartasun programak, helburu du Sartagudako mapa soinudun bat garatzea, hala Memoriaren Parkean, nola herriko beste toki batzuetan proiektatzeko modukoa. Bizilagunek Xabier Erkizia soinu-artistaren gidaritzapean burutuko dute artelan bitxi hori.

Xabier Erkizia soinu artista, kazetari eta ekoizleak memoriaren soinu mapa bat gauzatuko du Sartagudan. Herriko bizilagunekin batera, Erkizia saiatuko da iruditik eta argazkitik ihes egiten eta arreta osoa jarriko du Sartagudako jendeen belarrietatik hautemandako itzalak adi entzuten.

Sortzailearen iritziz, baldin eta egia bada irudi batek mila hitz balio dituela, bada, soinu batek mila irudi iradoki ditzake. Eta, horretarako, proiektu hau burutzeko, partaideei berriz irakatsiko die nola, zer eta zergatik entzuten dugun, aditzen duguna biltzen jakin dezagun gero. Mota askotako grabagailuekin materiala jasoko da memoriaren soinu mapa hau sortzeko, eta gero Memoriaren parkean eta herriko beste espazio batzuetan proiektatuko da.

Sartaguda herrian garatutako Landarte 2018 programaren laburpena.

Aurkezpen ekitaldian. Irratsaio baten bitartez, herrian buruturiko lana.

Ondorengo estekan Sartagudan egindako soinuen grabazioak entzuterik dituzue.

http://sartaguda.soinumapa.net/eu/

Irratsaioa

https://archive.org/download/SARTAgudaRadio/SARTAguda_radio.mp3

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975)

 

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975)

Soinu-artista, irrati-esataria, ekoizlea eta kazetaria da. Bere lanaren bidez pertsonak, soinua eta euskarri ezberdinak ikertzen ditu, saiakerak egiten ditu egoera ezberdinetan, baita soinu-instalazioak, grabaketak, musika-konposizioak, irratirako sorkuntzak, elkarlaneko proiektuak eta taldekako inprobisazioak ere.

Azken 15 urteotan Europa, Amerika eta Asiako hainbat lekutan jardun du bere lanean. 2000. urteaz geroztik Beste Musiken ERTZ Jaialdiko zuzendarikidea da, baita Arteleku Oraingo Artearen Zentroko AUDIOLAB soinu-laborategiko koordinatzailea ere. Horrez gain, hainbat hedabidetan aritzen da aldian-aldian, batez ere idatzizkoetan eta irratian.

www.audio-lab.org www.soinumapa.net

https://www.tabakalera.eu/es/xabier-erkizia