Galipientzu
Galipientzu
IZARREN HERRIA Gaueko argazkien lantegia
Izarren herria gaueko argazkigintzan murgilduko da 2018ko Landarteren bitartez

2018ko Landartek, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren arte eta landatartasun programaren bigarren edizioak, gaueko argazkigintzari buruzko ikastaroa sustatu du Galipentzun. Rubén Domínguez argazkilari nafarrak herri honetako bizilagunak gidatuko ditu argazkiak iluntasunean egiteko artean. Tailer praktiko batzuen bidez, irudiaren profesional honek gaueko zeruaren argia atzemateko gakoak erakutsiko ditu.

Gaueko argazkigintzari eta argiztapenari buruzko ikastaroaren helburua da partaideek hainbat antze ikas ditzaten, hala nola izarren mugimendua hautematen, ilargia enkoadraketan sartzen, konstelazioen forma apetatsuekin jolasten, hodeien mugimenduak eta gauaren kolore miresgarriak harrapatzen, hau da, gaueko argazkilaritzak agerrarazten duen lurraldean barneratzen, argazkilaritza konbentzionaletik at.

Azkenik, lortutako materialekin erakusketa bat sortuko da.

Landarte 2018 programaren laburpena Galipentzun.

Rubén Domínguez

Argazkilari nafar hau, prestakuntza autodidaktakoa, Iruñeko Galería Contraluz zuzentzeaz gain, hizlari eta irakasle aritzen da honako arlo hauetan: gaueko argazkilaritza, paisaien sormenezko argazkilaritza eta iragazkien erabilera eta photoshop-a argazkilariendako.

http://rubendominguezocon.com/