BIDAZTIA, EZ DA BIDERIK Eskultura monumentala
Eslabak eskultura erraldoi bat eraikiz hartuko du parte 2018ko Landarte programan

Felix Zaratieguik eta Eslabako lagunen elkarteak elkarlana eginen dute oinez dabilen pertsona baten eskultura bat altxatzeko; 5 metroko altuera izanen du. Lankidetzako obra honekin batera arte lantegiak izanen dira, argazkigintzari, marrazketari eta bideo-muntaiari buruzkoak.

Gizakiak lurrean egiten duen bidaiari buruz hausnartzea proposatu die Felix Zaratiegik bere herrikideei, Eslabako bizilagunei. Ideia gauzatzeko harrizko estatua itzel bat eraikiko da, 5 bat metroko altuera izanen duena eta oinez ari den gizaki bat irudikatuko duena. Obra ikusgarri horren lagungarri hiru lantegi burutuko dira: argazkigintza, pintura eta bideo-sorkuntzakoak. Lehenik, eta eskulturaren osagarri, beste obra bat lan bat osatuko da: metro eta 60 zentimetroko argazkien bilduma. Argazki guztietan Eslabako herritarrak ageriko dira, oinez dabiltzala. Argazkiok eskultura handiaren atzeko murruan zintzilikatuko dira, halako moldez non bi ikus-plano artistiko gainjarri sortuko diren, ikus-indarrez eta koherentziaz hornituz obra guztia.

Bigarren lantegia gazte eta helduendako pintura tailer bat izanen da, giza-figura harturik motibo nagusi. Javier Reyes Bermejo, marrazketa irakasle, margolari eta Eslabako bizilaguna arituko da lan horretan koordinatzaile. Landarte 2018k herri honetan bukaera bikaina izan dezan, jarduera guztien “making of” bideoa eginen da, proiektuan parte hartu dutenei eginiko elkarrizketak ere bilduz.

Eslaban burututiko Landarte 2018 programaren laburpena.

Landarte 2018 aurkezpenaren bideoa.

Felix Ángel Zaratiegui

 

Félix Zaratiegui, Eslaban sortua da eta Parisen bizi da, gaztelania irakasle Sorbonan. Curriculumean ditu, orobat, bi irakas-urte Londresen eta beste bat Mexikon. Erdialdeko Amerikan eta Kariben barrena ibili da bidaiari, kooperantea izan da Nikaraguan, France Télécom, TF1, IFAG eta Negocia enpresa eta eskoletan aritu da irakasle, besteak beste, eta, 1993az geroztik, Celsa-n egiten du lan.

2012an bolada baterako Parisera joatea erabaki zuen, Eslaba bere sorterrian proiektu bat sustatzearren. Han bultzatu eta lagundu zuen herria eta Santa Criz villa erromatarra lotzen dituen ibilbide megalitiko interaktiboa.