OTAZUKO ARDANDEGIAK
OTAZUKO ARDANDEGIAK
NATURA, ARDOA, ARTEA ETA KULTURA

Otazuko ardandegiak ongi erakutsi du arte garaikidearen alde egiten duela eta konpromiso sendoa duela historiarekin, mahastizaintza eta ardogintzaren tradizioarekin eta naturarekin, orain dela ia 30 urte Otazuko Jaurerriko ondare historiko eta kulturala zaharberritzen hasi zenez geroztik. Bestetik, museo bat ere sortu du, eta erakusgai jarri lurralde paregabe horri loturiko askotariko lanabes, makineria eta material grafikoa. Otazu bera arte garaikideko lekua bihurtu da, berez, Espainiako eta nazioarteko hainbat artista bikainen artelanak bildu dituelako, ehundik goiti artelan jarriz ikusgai, munduko bazter guztietako bisitarien erakargarri. Besteak beste, bildumako piezarik monumentalenak dira nabarmentzekoak, Sarbil eta Erreniega mendien abaroan zabaltzen den ibarraren ederra edertzen dutenak. Arte garaikidea eta ardogintzaren artea bat datoz paraje honetan, bakan eta bikain. Otazu Fundazioa 2016an sortu zen bi eremu horien uztardura ikuspegi orohartzaile batetik garatzeko.

Otazu Ardandegiak Carlos Ollorekin topaketa: literatura arteleku batean saioa antolatuz parte hartuko du Nafarroako Gobernuaren Arte eta Landatartasun Programan. A la luz del vino liburuaren idazleak bere eleberriko gertalekua bisitatuko du berriro ere, baina ez enologoaren bat-bateko heriotzari buruzko ikerketari ekiteko oraingoan, baizik eta jendaurrean azaltzeko zein izan ziren bere sormen-prozesuaren gakoak; izan ere, bazter idiliko honen edertasuna nobela hori idazteko inspirazio iturri izateaz gain, José Luis Ruiz ardandegiko enologoaren aholkularitza teknikoa ere jaso zuen.