Gure aurtengo gonbidatua

FRAN QUIROGA

da. Ez ahaztu gure podcasta kontsultatzea!

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiaren programa bat da.

Landartek urtero Nafarroako landa-eremuko hainbat herritara kultura-sorkuntza garaikideko prozesu kolektiboetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen du.

Horretarako, herriek egiten diren proiektuak aurrera eramaten, parte hartze aktiboa izan dezaten, beharrezkoak diren baliabideak eta laguntza jartzen ditu tokiko komunitateen eskura.
Bestalde, Landartek sortzaile guztiak herri bakoitzaren errealitatera hurbiltzera gonbidatzen ditu, gu hartzen gaituzten pertsona, kolektibo eta erakundeekin etengabeko elkarrizketa bat mantenduz.

LURRALDETIK BERTATIK SORTUZ

Programa gisa komunitateen sormena martxan jarriko duen egoerak proposatzea dugu helburu; beraien interesen zerbitzura ezarriz, eta, nolabait ere, leku jakin horretan dagoeneko diren dinamika kolektiboak elikatzeko. Gure iritziz, lurralde horiek leku aproposak izan daitezke, eta, berez, hala dira, sorkuntza-prozesuak aurrera eramateko, eta ez soilik noizean behin kanpotik iritsitako kultura-proposamenak jasotzen dituzten erakusketa-espazioak.

Hori dela-eta, Landarten leku horiek ez dira agertoki soil gisa erabiltzen, komunitate batek bizi den lurraldearekin dituen harremanen zehaztapen geografiko gisa baizik. Horregatik espazio horiek egituratzen dituzten dinamika sozioekonomiko, kultural eta lurraldekoei adi egon beharra.

SORKUNTZA KOLEKTIBOKO PROZESUAK

Gure iritziz, sortzaileen eginkizun nagusia komunitatearen interesa erdigunean jarriko duen talde-lana bultzatzea da. Beraz, elkar entzutean eta arretan oinarritutako jarrera irekia behar dute izan.

Ildo horretan, prozesuak hausnarketarako eta ekintza kolektiborako ariketa txikiak bezala pensatzen ditugu; ideia edo metodologiatik hasi eta ekoizpen-faseraino parte hartze aktiboa eta arretatsua eskatzen dutenak.

Beraz, parte-hartzaile guztiek partekatuko dute prozesuak amaitu ondoren, eratorritako rekonozimendua ere.

Proiektuak ez dira herriak egiten duen enkargu bat, ezta sortzailearen ekimen indibidualetik sortzen ere. Partaideen arteko etengabeko elkarrekintzak osatzen ditu. Ildo horretan, prozesuak irekiak dira, iragarrezinak, bai komunitateentzat eta sortzaileentzat, baita talde koordinatzailearentzat ere.

BITARTEKARITZA PARTEKATUA

Programak egiten duen proposamenak hurbiltzea, loturak sortzea, konfiantzazko harremanak ezartzea... eskatzen du. Horretarako, ezinbestekoa da bitartekaritza-lana.

Landartek bitartekaritza-talde bat du. Talde horrek, lehenik eta behin, prozesuak garatzeko markoa ezartzen laguntzen du, eta, ondoren, prozesuak berak gauzatzen laguntzen du.

Hala ere, bitartekaritza hainbat unetan talde koordinatzailearen, sortzaileen eta komunitateen artean partekatzen den lan bat bezala planteatzen da.

METODOLOGIA

1

Herrien aukeraketa (urtarril-otsaila)

Udalerriak tokiko garapen-agentziek emandako informaziori eta talde koordinatzaileak berak duen ezagutzari esker aukeratzen dira, partaidetza-dinamikak, udal-talde aktibo bat edo proiektuan gidari izateko gogoa duten beste gizarte-eragile batzuk oinarri hartuta.

2

Esplorazioa (martxo-apirila)

Prozesuak talde koordinatzailearen eta tokiko ordezkarien (erakunde publikoak, elkarteak...) arteko bilera batekin hasten dira.

Ondoren, bitartekaritza-taldeak bi esplorazio-jardunaldi egiten ditu herri bakoitzean, leku horrek nola funtzionatzen duen, bertan nortzuk bizi diren eta beste hainbat gauza ulertzen saiatzeko, baina baita Landarteren proposamen metodologikoa zertan den zehatzago azaltzeko eta halako irekitasun-maila duen proposamen batek sortzen duen jakin-min eta egonezina baretzeko.

Aurreko bi bisita horiek komunitatearekiko lehen hurbilketa dira –batez ere pertsona parte hartzenganako–, eta lehen zirkulu hori egiteko bidea ematen dute, sortzaileen etorrera errazte aldera.

3

Sortzaileen aukeraketa (apiril-maiatza)

Aurretik egindako esplorazioan lortutako informaziotik abiatuta, talde koordinatzaileak sortzaileak hautatzen ditu.

Programak Nafarroan bizi diren edo, Foru Komunitatean sortuta baina nahiko hurbil bizi diren pertsonak aukeratzen ditu, lanak berarekin baitakar herrira bisita ugari egin behar izatea.

4

Sortzaileen esplorazioa (ekain-uztaila)

Hainbat astez, sortzaileek beren esplorazioa egiten dute, nora iritsi diren ulertzeko, beren aliantzen zirkulu propioa ezartzeko eta, gertuagoko diren pertsona horiekin batera, hurrengo fasean eginen den proposamenaren zirriborroa egiteko.

5

Proiektuen garapena (abuztu-urria)

Talde koordinatzaileak eta herriak proposamena behin onartu ondoren, prozesua abian jartzen da.

Urteko programa bat izanda, prozesuak udazkenean ixten dira. Nolanahi ere, parte hartze prozesuak direnez, beste lan-ildo batzuk zabaltzen jarrai dezakete, behin formalki amaitu ondoren.

6

Balorazioa (azaroa)

Landa-lanaren fasea amaitu ondoren, balorazioa egiten da, bai parte hartu duten herriekin, bai sortzaileekin ere.

Balorazio horiek Landartetik egiten dugun proposamena fintzen eta zehazten laguntzen digute.

 
es eu
Facebook Youtube Twitter Instagram