Cultura contemporánea y ruralidad

Tulebras-Barillas / Cabeza de Artista / 2. bisita / 2020/08/24

«Bigarren bisita honetan, gure helburuak argiak ziren: batetik, bi herrien arteko eremu komuna aurkitzea Queilesen ibaiertzean, urak soroetan barna banatzen hasten diren tokia. Eta, bestetik, bertako biztanleen mapeatzea osatzea, hots, haien kezkak eta premiak. Maite ezagutu dugu, Tulebrasen jaiotako nekazari gaztea, haren gurasoen laboreekin laborantza ekologikoaren ikuspuntutik jarraitzearen alde egin duena. Herrian geratzea erabaki eta… [+]

Landartek, egungo sorkuntzaren bitartez landa-komunitateetako bizitzari buruz hausnartzeko gonbita egin du 2020an

Laugarren edizioan, programa Arano, Beire, Lizoain-Arriasgoiti, Mendaza, Sada, Tulebras-Barillas eta Vidangoz herrietan gauzatzen da Landarteren laugarren edizioa ‘Kultura garaikidea eta landatartasuna’ lelopean eginen da, 2020ko urrira arte, Nafarroako zazpi herritan. Horietan, hainbat artista eta sortzailek kultura-prozesuak garatzen dituzte herrietako biztanleekin elkarlanean. Ignacio Apezteguía Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendari Nagusiak, Lorenzo García Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendariak eta… [+]

Landarte 2020aren aurreko fasean itxiera

Azken egunetan, Landarte 2020 edizioaren aurreko fasea amaitu da. Hainbat hilabetez, programaren antolatzaileek Nafarroako hainbat herri txiki bisitatu ahal izan dituzte, Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundearen Kultur Ekintza Zerbitzuak bultzatutako programa honen aurtengo txokoak bertatik bertara ezagutzeko. Aukera paregabea izan da landa-ingurunean bizi eta hari bizia ematen dion jendearen errealitateari buruzko hausnarketa sustatzeko.